Ez dut hitzik, ez dut ikusi nahi Ta horrek ez du dena gelditzen Aspaldi ikusitakoak Errepikatzen zaizkit buruan Min hori gordetzen saiatzen naiz Pentsatuz sentituko ez dudala Indarrez begiak izten ditut Irudiak ditut barruan sartuak. Bildu ditut bizkar hezurrean Sorbaldako gihar guztietan Bortxatutako zuritasunak Esaldi luzeak ta hitz hutsak Minduta dut gorputza, Ta arima apurtua, Gaur ez dut korrikarrik egin nahi, Har dezagun arnasa. Morphina arren, nire arimarentzat Berandu bada ere, nire arimarentzat. Suizidatu zaizkit gogoak Blokeatu zaizkit irribarrak Kateaturik ditut negar malkoak Bekainetara lotuak Besarkatu nazazu, Ez dut minik sentitu nahi, Gizakiak galdu du Gizatasuna.