Beti bere atzean ezer egin ezean. Hire barenean eduki duk; berak, ordea, jakin al du? Aizak, ezin duk horrela segi; egin zerbait, beingoz mugitu hadi. Isil egonez, inoiz ez duk ezer lortuko esaiok zerbait; horrekin ez da ezer galduko bai a la ez; badakik horrela dela... Hire esku gelditzen da Beti bere inguruan, ezer esan ezean. Setimenduak adierazi hire barnean agertarazi. Hoa ezertan pentsatu gabe; hantxe zegok hi agertzearen zain. Aska ezak hainbeste denboran zehar hire barnean egon izan den guzti hori gutxienez lasai geldituko haiz... eta hori bada zerbait.