Zelatan egun latzak igaro ondoren sarritan galdetzen dut ea negua datorren Goizegi da? Berandu da! Bizitzarekin dantzan itzalen artean zu nigan eta ni zugan, maitaleen antzera; Goizegi da? Berandu da! Hiri gris honetatik bagindoazela bart amets egin nuen gauero bezela baina honetan ere ekaizaren garrasiak itzuli nau zuregana. Azken eguna bihotzean, ez diren gauzak oroitzean; tristurak ez du oinazerik gero arte batez agurtzean. Goizegi da? Berandu da! Gau ilunaren babesean, ilargipeko aitorpenak; beldurrik gabe esaidazu ez diren gauzak badirela. Goizegi da? Berandu da! Goizegi da? Aitzakia bat!