Dantza egizu Manuela Zauden lekuan zaudela Ez baita jaio munduan Zu geldiaraziko zaituena Jolas egizu maitia Nahi duzun denbora guztia Zurekin jolastu baitira Hodeiak eta eguzkia Ez egin negar Manuela Bihar berriro argituko baita Zure oheko zaindari daudela Ilargi eta izarrak Ez, ez, ez izan beldur maitia Itxi begiak eta egin lo lasai Gau hontan lehoia urrun dago Eta ez da etorriko (Gaur ez da etorriko) ez! ez! Ez da etorriko Irri egizu, Manuela Zauden horretan zaudela Begietako disdirak gauean Bidatuko zaituela Amets egizazu maitia Esnatzen zarela txoria Hegoak astinduz hegan Hemendik alde eginen duzula Ez egin negar Manuela Ez, ez, ez izan beldur maitia (Ismael Yague)