Idi Bihotz

Gernika

Idi Bihotz


"Bihotzik ez dau inoiz izan haltzak
ez eta hazurrik be gaztanberak"
zeruan barrena
erio aidatu da ..... sua !!!

Goiz baten iluna abaildu da
airean da infernuko hauspoa
sugarra ereinaz
hondamena dakar.

Egun hirurogei urte geroago
bizi lei margoa bitarteko
Gernika dogu ikur gudaraz osteko
herri baten sofrikario
herri baten mina

Hegazkin gurutzedunen zarata orroia.
herriaren esperantza lauso da
hedoiak baltzitu dira hartara ordun
etsaien eraso itogarria.
Haritzak Euskal Herriaren bihotza
bizirik iraun dau urtetan zehar
hasi ta indar
askatasun bila.