Goizian goizik jeiki nündüzün, espusa nintzan goizian; bai eta zetaz ere beztitü ekhia jelkhi zenian. Etxekandere zabal nündüzun egüerdi erdian, bai eta ere alargüntsa gazte ekia sarthü zenian. Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazüt büria, ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia? Ez, ez etzitadazu dolütü zureki espusatzia, ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian. Nik banizün-maitetto bat mündü ororen isilik, mündü ororen isilik eta Jinko jaunari ageririk. Buket bat igorri ditadazü lili arraroz eginik, lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik. Zazpi urthez etxeki düzüt, gizona hilik khanberan, egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian. Zitru-urez ükhüzten nizün astian egün batian, astian egun batian eta ostirale goizian.