Betagarri

Lana (egunez joan eta gauean etorri)

Betagarri


Egunez joan eta gauean etorri,
bizitzeko denborarik ia ez duzu.
Patroiaren indarkeria jasatzen
pasatzen ari zara zure bizitzaren urteak.

Familia aurrera atera egin behar
gizarte honetan bizi ahal izateko,
putada bat da horretarako bizitzea
fabrikatik etxera, etxetik fabrikara
da dena.

Lan, lana
zigorririk haundiena.
Lan, lana.
Esklabu izan behar gara
Lan, lana.

Lanaren esklabu izan nahi ez baduzu
zutitu zaitez sistema honen aurka,
berdintasunaren aldeko gizartea
eraiki dezagun gazte ikasle
eta emakumeak.

Gora Lenin eta gora Marxismoa!
gora langileen arteko batasuna!
kapitalismoarekin akabatzea da
gure helburu, gure nahia,
gure ametsik haundiena.

Consentimento de cookies

Este site usa cookies ou tecnologias semelhantes para aprimorar sua experiência de navegação e fornecer recomendações personalizadas. Ao continuar a usar nosso site, você concorda com nossos Políticas de Privacidade