Zea Mays

Ipar Haizearen Atearen Aurrean

Zea Mays


Ipar hizearen atearen aurrean jartzen naiz 
Hitzik ez da gelditzen nire buruan zirikatzen 

Joan gabe egon naizela sentitzen dudanean 
Erreflexio guztien jabe naizen momentuetan 
Galdera guztien erantzunak 
esku artean izkutatzen ditudanean 
Jaingoikoek baino botere handiagoa dudanean 

Ipar haizearen atearen aurrean jartzen naiz 
Guztia eraman dezan 
Hitzik ez da gelditzen nire buruan zirikatzen 

Biluzten ditut buruko bultzada elektrikoak 
Sentimendu garbiekin jantzi nahian. 

Ipar haizearen atearen aurrean jartzen naiz 
Guztia eraman dezan 
Eta hitzik ez da gelditzen nire buruan zirikatzen 

Ipar haizearen atearen aurrean jartzen naiz 
Guztia eraman dezan haize bolada batek 
eramango ditu, garbituko ditu 

Hitzik ez da gelditzen nire buruan zirikatzen 

Ze haize bolada batek eramango ditu 
eta lurrean etzanda 
Berriz ere oinez ibiltzen ikasten hasiko naiz 

Naiz, naiz...