500 urtez zapaldua Lapurtu ta ustiatua Noiz emango die herriak Merezi duten mendekua Badute ordua Lehen koroa zeramatenak Ta traidore izan zirenak Parlamentu ta udaletxeetan Gaur egun aritzen direnak Gezurtiak denak Nafarroa maitea, noiz galdu zenuen sena Berreskura dezagun zure kultura eta zure izena Izan izan zinena Europako hizkuntza zaharrena Gure arbasoena zena Orain haien ondorengoek Erabat utzia dutena Ezjakin kirtenak! Baina jakingo da egia Ta argituko da historia Nafarroak aurkituko du Kendu zitzaion jatorria Baskoien aberria Nafarroa maitea, noiz galdu zenuen sena Berreskura dezagun zure kultura eta zure izena Izan izan zinena