Badaukat lagun baserritar bat Dena bere kabuz egiten dueña Berak ez du nahi telefonorik Etxeko atean jasotzen ditu deiak Sekula ez du zapaldu supermerkatua Badaki bere jana non izan den fabrikatua Badaukat lagun baserritar bat Nagusi edo jaberik ez dueña Ingeleraz ez badaki ere Mendi guztiak buruz dakizkiena Ez zorrik, ez dirurik, sartuta bankuan Etxea ondo berotzen du tximiniako suak Badaukat lagun baserritar bat Dena bere kabuz egiten dueña Berak ez du nahi telefonorik Etxeko atean jasotzen ditu deiak Sekula ez du zapaldu supermerkatua Badaki bere jana non izan den fabrikatua Ta hiriko jendeak galdetzen dionean Nola moldatzen den bizitzeko etxaldean Erantzuten die: Gustora bizi naiz errealitatean Zuek hor geratu zuen pantallen artean Ukiezina den bizitza birtualean Ni hemen geratuko naiz naturarekin harremanean Hiriko argi guztiak noizbait itzaltzean Argia ikusiko da nire lagunaren etxean