Samina busaren leihatilan lanbrotuz doa. Tristuraz elkar kolpatzen dira oroitzapenak. Zu nigan eta ni zugan nahiz orain urrun izan; legeak bere baitan sakabana ez gaitzan. Denbora arimaren ezpalak higatuz doa. Kristalak herbesteratzen ditu gure laztanak.