Orri zatitxo baten aurrean ohartu gabe doa denbora idatzi nahi ez duen arkatza alboan irrifartsu dudala. Daukadan onena eman behar onena jasotzen dudalako zurekin ezin bada, zu gabe; zurekin bada, nahiago ... Hemen naukazu, agertuko zaren zai iraganaren orri txuria betetzeko prest; zure ahotsa entzungo nuke nonnahi belarrira baldin bada ere xuxurlatuta. Sinesten ez dutenen mirari zure eskuetan naukazu sarri; horrela sentitzen naiz goxoen, honela egon ninteke beti. Hemen naukazu, agertuko zaren zai iraganaren orri txuria betetzeko prest; euria zinen eta busti egiten nintzen zure besoetan urtzen zen izotza nintzen. Atzo gauean zurekin egin nuen amets: euria zinen eta busti egiten nintzen.