Goxoren furgoneta zaharrean bizitza joan zaigu nahi gabe. Abiadura handiz, orduak urte bihurtuz, gorputzak ustelduz. Neuronak galtzen goaz egunero. Ilea jausten doa etengabe. Gure bizitza ez da amaituko, ez dugu lotsarik. Lagunak bihotzean eramanez bidea errazago egiten da, urruti gaudenean, amatxoren janariaz gehiago oroituz. Goxoren puskar batek esnatu nau. Ze usain hain ustel ta ezaguna. Atzo gauean, zazpi pertsonentzat Basilean jotzen. Gauza batzuk txarto egin ditugun arren, beste batzuk hobeto, pertsona denak bezala. Jarraitzaile bat gelditzen den bitartean, atseginez ez dut aldatuko nire bizitza