Su Ta Gar

Zure Albotik Urrun Banago

Su Ta Gar


Maitasun gauzetaz 
hitz egin nahi dut eta 
nola behar dudan, 
esaten badidazu, 
amodioaz ase 
ezin dudan uneotan 
iratzar nazazu 
zure ondoan 
eguzkipean etzan eta 
amets epeletan erortzen 
leun-leun ta goxo-goxo 
zure laztanarekin 
zoratzen 
maitasunaren altzoan lo, 
egon nahi nuke betirako. 

Bizitza zer da ba, 
zure albotik urrun banago? 
Dantzatu zazu gaur 
nerekin, 
larrosa usain berezkoa. 

Hitz egin daigun gorputzekin 
solasa ez bada nahikoa 
nere ondora baldin 
bazatoz, 
besarkatu nazazu gogoz. 

Ederra zara eta 
kantatu nahi dut 
gaur zuretzako!