Baserrian jaio nintzen Arbaso zaharren etxean Udaberria aurrean Negu gorria atzean Eten da gure haria Pasa dena pasatzean Hilotza dago larrean Bizitzarekin jolasean Baserriko lanetan Zebilen alaba Ta patuak jo zion Bihotzaren aldaba Bere bide beretik Erori zen ama Aita ezin jasanez Bizitzaren zama Bere burua urkatuz Joan zen besteengana Intxaurrondoan dagoen Belearen kanta Bere mokoan behera Doan odol tanta Osabak esan zidan Jotzen txalaparta Gogoratzen al zara Nola hit zen aita Bere era berean hilko zara Baita Maldizio beltz hori Gainean dudala Baserritik banoa Inondik inora Bizitzaren bideak Itxi zaizkit ala? Dena begi zorrotzez Ikusten dudala Karabanan sartzen dut Lehenbiziko bala