Piztia hirira iritsi da haren atzean dena erraustuta hiritarrak ikarak jota daude jendea korrika, ihesi doa. Giza belarriek inoiz entzundako Orro gorgarri eta latzena, giza begiek inoiz ikusitako piztiarik kontrolaezinena. PIZTU DA PIZTIA! Piztia hirira iritsi da etxe-orratzak infernura bidaliz, gomadun ilezko exekutiboak haren haginen artean murtxikatuz. Polizi auto zapalduak tanke eta F-18 antzuak, alerta gorria komunikabideetan: argiak, kamerak eta sua! PIZTU DA PIZTIA! Hor dator zuen bakea! PIZTU DA PIZTIA! Hor dator zuen sorkuntza. PIZTU DA PIZTIA! Har ezazue zuen sendagaia. PIZTU DA PIZTIA! Goseak kolpeak itzultzen dituelako PIZTU DA PIZTIA! zapalkuntzak kolpeak itzultzen dituelako PIZTU DA PIZTIA! balek gehiago koleratzea lortzen dute bakarrik PIZTU DA PIZTIA! ezerk ezin du eroturiko piztia gelditu. PIZTU DA PIZTIA! Zuek eragindako gorrotoa mila aldiz biderkatuko da. Zuek eragindako gorrotoa piztietan bilakatuko da.