Ezin dut denbora gelditu. Orekak desorekatzen nau. Bide zuzena ez da beti motzena. Jainkoa hil dut, deabrua hil dut. Zazpi koloreko hezurdura kontzentrazio gunea zeharkatzen, eta ni espiralaren erdian dena biraka dago. Odola berotzen da eta infernuko ateak niretzat bakarrik ireki dira. Kaosan nago Kaosa hona iritsi baino lehen kaosan murgilduta nengoen. Etengabeko mugimenduan aurkitzen dut nik lasaitasuna. Negua beti luzeegia da. Etengabean kaosan bilatuz zeruko ateak zarratzen ditut. Eta okertzen naiz. Eta apurtzen naiz. Lotsagabe, zerua dut iraintzen, irri ero bat berriz jantzi dut Kaosantzako egina nago