Kuraia

Bidaiatzen (Original)

Kuraia


Kableek atxilotu naute 
bahiturik nago bidaiatzen 
ihes egiteko giltzak 
giltzapetu nauen arren.
begiekin egan egin dezaket 
ta hatzekin mugak ezabatu
baina ez dakit izango naizen gai
bidai honetan aske izaten 
Sareak beti ehiztari 
ta bertan erori naiteke 
armiarma digitala 
gizaki xaguaz da elikatzen
itsaso binarioan
latigoa sentitu det 
nabigatzeko arraun egiten
esklabu bihurtu naiz nahi gabe 
bi dimentsiotan bidaiatzen 
armiarmaren esklabu jakin gabe
bi dimentsiotan bidaiatzen
burua galdu det
hor barrena bidaiatzen
esklabu naiz jakin gabe 
utzi al diot gizaki izateari....
bidaiatzen?