Kerobia

Zauriz Betetako Ura

Kerobia


Egunsentiarekin bat lausotzen zait 
bakarrik bizirauteko gai naizela. 
Itsasontzi bat hartu nuen bertan itotzeko, 
zauriz betetako uretan hondoratzeko. 
Haizearen aurrean ez banaiz ixiltzen 
nahikoa izango da niretzat; 
zurekin gau hotzean 
logela ilunean 
gauez, gauaren argipean. 
Zurekin gau beltzean 
logela ilunean 
gauez, gauaren argipean. 
Norbaitek idatziko al du esaldi bat bederen 
sentitu nuen guztiaz ni joan baino lehen. 
Akats handiegia al zen maitatzen ikastea, 
nire izatea soilik doain ematea. 
Haizearen aurrean ez banaiz beldurtzen 
nahikoa izango da niretzat; 
zurekin gau hotzean 
logela ilunean 
gauez, gauaren argipean. 
Zurekin gau beltzean 
logela ilunean 
gauez, gauaren argipean.