Azken portura heldu naiz ta inor ez dago zain kai zaharrean atzean geratu dira ilunabarreko ilusioak munduan beste asko lez itsutu egin nahi naute Poeman nengoenean murgildurik somatu ahal nuen bidea eta bidezidor horretan bizitza dena aurkitzen zintudan ilusio ispiluek ixildu egin nahi arren Ezer ez da bide amaigabean paradisu infernuan askatasuna katez lotua errautsa baino ez da Aurkitu zaitzaket itsas ganduan itsasgorenak bultzatua higizina den azken izebergean ilusio bera izango zinan hamaika urte igaro arren jardungo dut izozten sua eta gauero ixiltasunean jardungo dut sinesten zurengan Ezer ez da bide amaigabean paradisu infernuan askatasuna katez lotua errautsa baino ez da.