Pago zaharren gerizpe artetik babesean mugituz estarian doa beti ixilik Aralarren gainetik Ataun aldera zuhur sartuz basoan. Ilargiaren lagun bakarra hamaika gauren ilun,luze eta hotza.. konkortutako gorputz batean harrapauta betiko makur okotza Zure azken hatsa,begirada hitsa herri zahar honen esperantza barriz piztua,argi barria jaioko da. Pago zaharrak argituz dator, egunsentia zure atzetik segituz zama guztiak arinduz doa zure arrastoak orbeltzan galduko dira.