Lur nintzeen eta lurtuz noa zugan bat egin arte, zurekin behin betikoz ezkontzen naizen arte. Hasieran bat ginen eta denborarikan ez zen lainoak gure gainetik bezala bizi ginen. Maite ninduzulako hemen nago bakarrik, zerbait eman nahi zenidan ta utzi nauzu hutsik. Zuhaitzik gabeko baso plai hondargabea, zuen antzekoa dut mundu hontan suertea. Zeruan ez dago izarrik aldegin du haizeak, negarrez erori dira basoko landareak. Orain gaztea naiz eta lehen berriz mutiko, ihesi doan kea naiz ezkutatuz betiko. Debalde etorri nintzen eta debalde noa, dagoeneko prest daukat hilerriko zuloa. Kirieleison luzea, kantu lehor zatarra, eguzkia badoa ta egin beza langarra.