Arnasa hartu beharra dugu eta ireki atea arrainak ura eta euskarak bere unibertsitatea. Aspertu gara beti ibiltzen suge narrastien gisa, hegada jaso eta nahi dugu arrano libreak izan. Zimentu zaharrak baditu baina teilatua falta zaio, euskara ez zen mendi artean galdurik hiltzeko jaio Hirietako lainoa beltza mendian zuri elurra etorkizunak eskatzen digu harrapatzeko gailurra. Pausorik pauso bagoaz gure unibertsitateraino eskuopekorik ez dugu behar berez zor zaiguna baino.