Ama begira zazu leihotik plazara: ni bezalakorikan plazan bai ote dan? Plazan bai ote dan? Lai lara lai tra la… Begiak erne ditut, bi zangoak arin: hoinbertze dohainekin ez nauke mutxurdin. Ez nauke mutxurdin. Lai lara lai tra la… Mutikoen artean itzul-inguruka, gizongaitzat baduzket dotzenan hamaika. Dotzenan hamaika. Lai lara lai tra la… Heldu den primaderan arropa xuritan, ederra izanen naiz mahain sainduetan. Mahain sainduetan. Lai lara lai tra la… Haurra, ahal badaide, hala izan bedi: lehen gure aldi zen orain zuen aldi. Orain zuen aldi. Lai lara lai tra la…