Herrikoiak

Aupa gizona

Herrikoiak


Aupa gizona, jaiki mutil! 
Atzar emazte ta neskatil! 
Borrokarako dei eginaz 
irrintzi bat dabil, 
Euskal Herria diagu zai, 
presoak eta hilak ere bai, 
abertzale izan ezkero gaur, 
gauden denok anai. 

Borrokari, luza zaidak eskua, 
huna hemen nerea zabalik, 
euskaldunok banan banan hiltzea, 
otso beltzak ez dik beste nahirik. 
Euskadiren alde 
loturik bagare, 
goaz borrokara 
nagusituko baikare. 
Gerokoak geroko utzi, 
gaur herriak ziok: 
nahi diat bizi. 

Aupa gizona... 

Otso beltza gauaren gauaz heldu, 
artzainak zebiltzala kalakan, 
goizean goiz, odolez gorrituak 
hamaika ardi hilak belarditan. 
Artzai kalakari, 
atsoa iduri, 
har makila eskuan 
eta lotu etsaiari. 
Anaien aurka ez habila, 
otso beltzarentzat 
atxik makila. 

Aupa gizona... 

Agur, agur, andere askatasuna. 
Agur, agur, biharko Euskadi. 
"Iguzkitan dantzatuko gaituzu" 
errana diot maitenoari. 
Besoak loturik 
ez dugu festarik 
nola dantzatuko 
biok belaunikaturik. 
Lehenik urratu katea, 
gero libro izanez 
dantza egitea. 

Aupa gizona...