Mila bederatziehun da lehenengo urtean maiatzaren hamalau garren egunian Orioko herriko barraren aurrian, balia agertu zan beatzik aldian. Handia ba zan ere azkarra ibilian Bueltaka han zebilen juan da etorrian ondarra harrotuaz murgil igarian, zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian. Ikusi zutenian hala zebilela beriala jun ziran treñeruen bila; arpoi ta dinamita eta soka pila, aguro ekartzeko etzan jende hila. Bost treñero juan ziran patroi banarekin, mutil bizkor bikainak guztiz onarekin: Manuel Olaizola eta Loidirekin. Uranga, Atxaga ta Manterolarekin. Baliak egindako salto ta marruak ziran izugarri ta ikaratzekuak; atzera egin gabe hango arriskuak, arpoiakin hil zuten, han ziran hangoak. Bost txalupa jiran da erdian balia, gizonak egin zuten bai nahiko pelia; ikusi zutenian hil edo itoa, legorretikan ba zan biba ta txaloa. Hamabi metro luze, gerria hamar lodi, buztan pala lau zabal albuetan pala bi, ezpainetan bizarrak beste hilera bi orrazian bezala hain zeuzkan ederki. Gauza ikusgarritzat egun batzuetan, herriaren ondoan arranplan egon zan, urrutitikan ere jendea etorri zan, mila pezetaraino dirua bildu zan. Gorputzez zan mila ta berrehun arrua. Beste berrehun mingain ta tripa barruak, gutxi janez etzegon batere galdua, tiñako sei pezetan izan zan saldua. Ehun ta hogei duroz balean bizarrak, agudo saldu ziren bere egaltzarrak, garbitu eta gordeak dauzke hezurtzarrak kontu handiekin lodi ta medarrak. Gertatua jarri det egiaren alde, hau horrela ez bada jendiari galde; bihotzez posturikan atsegintsu gaude, gora oriotarrak esan bildur gabe.