Igaran egün batez egin dügü erri; Hortaz nahi deiziet eman zerbait berri: Parisetik jin zaikü bidajez Phetiri, Urthe bakhotx fortüna eginik üdüri. -Agur, eta zertan hiz, Phetiri gaizua? Ene haur-denborako Khantüko aizua! Igaran dük ordünko denbora gozua, Eta hi aberastü, ezpehiz zozua! -Parisetik horra nük zien ikhustera, Han untsa bizi gütük, adixkide Pierra Hiaurrek ikhusten dük egin diat afera, Txapela ezarri diat bürütik behera. -Txapela badük bena arhin barnekua: Nun ützi dük buneta Uxkal-Herrikua? Txapel horrek eztereik edertzen kaskua: Basta hederra gatik, asto dük astoa. -Eztiak ez axolik laiduen batere! Han ezagützen diat hanixko andere! Itxürari so-ginez aberats bai ere Ezkuntüren ahal nük, ez erran deüs ere. -Arren, badük ideia hola ezkuntzeko? Lagün franko bat banink Parisen sartzeko, Aberats izan gabe, auher bizitzeko! Aberats izan gabe, auher bizitzeko! -Ez nük ez hi bezala lanian akhitzen; Lan anplexagorik dük hirian agitzen. Ene alde hasi nük Parisen bizitzen: Arrüaren xokhuan oskien argitzen… -Ofizio ederra oski-argizale: Har ezak emaztia ziraje-saltzale. Haurrak jinen zaitzaie gose-bazkazale: Utzinen dük Parise ahal bezaiñ zalhe. Ni ja nahi nük egon buneta kaskuan, Ene sor-lekhü maite Uxkal-Herrikuan. Ihurk e jakin-gabe zer düdan goguan, Kobla zunbaiten huntzen süthondo-xokuan.