Donostiako hiru damatxo Errenderian dendari. (Bis) Josten ere badakite, baina ardoa edaten hobeki. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, ardoa edaten hobeki. Donostiako Gaztelupeko sagardoaren goxua. (Bis) Hantxen edaten ari nintzala hautsi zitzaidan basua. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, basua kristalezkua. Donostiako neskatxatxoak kalera nahi dutenean: (Bis) Ama piperrikez dago eta banoa salto batean. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, banoa salto batean. Arrosatxoak bost hosto ditu, krabelintxoak hamabi, (Bis) Mari Josepa nahi duen horrek eska bihotza amari. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, eska bihotza amari. Donostiako hiru damatxo hirurak gona gorriak. (Bis) Sartutzen dira tabernara ta irtetzen dira hordiak eta kriskitin, kraskitin arrosa krabelin, irtetzen dira hordiak. Donostiako hiru damatxo ein omen dute apustu. (Bis) Zeinek ardo gehiago edanda, zein gutxiago mozkortu. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, zein gutxiago mozkortu.