Egun da Santimamiña benetan egun samiña. Goiko zeruan gorde dezala luzaro neure arima. Esaten dizut egia hau ez da usategia; erroi artean izan nitzaden benetan ausartegia. Egun da Santimamiña… Itsas aldean izarra, hari begira lizarra; euskara salbo ikusi arte ez dut kenduko bizarra. Egun da Santimamiña… Kantatu zuen oilarrak, argitzen dira belarrak; Ageda gure martiriari moztu zizkaten bularrak. Egun da Santimamiña… Bularrak moztu zizkaten eta Euskalerriak diotsa, solomu luze dultzerik gabe eman zaidazu bihotza. Egun da Santimamiña… Eman zaidazu bihotza eta ken berriz nahigabeak. Esan noiz garen izanen gure etorkizunen jabeak. Egun da Santimamiña…