Palestinako umeei begiak ixten dizkiete ireki bezain laster Eta urruntasunetik behatzen dugunok ez dugu ikusten ezer Distantzia ote da urruntzen gaituena? Edo ohitu egin garela da problema? Haien mina ulertzen dugu baina ez zaizkigu bihotzean kabitzen Hildakoak kontatzen ikasi genuenean ahantzi genuen sentitzen Nablusen Belenen Jerusalemen Zein gaizki Eta zein ondo gauden Gu hemen Zenbat harri ote daude Palestina eta gure arte bidean? Zenbat bizi ote dira kateaturik hemen, eta zenbat bizi ote dira libre han? Erantzunak soberan daude Gertatzen dena kontatzen ikasi genuenean ahantzi genuen gertatutakoaz arduratu eta kezkatzen! FREE PALESTINE ASKE IZAN ARTE