Doctor Deseo

Eta Moxua Hil Atsekabez

Doctor Deseo


Zeure mosubak diran laztanak! 
eztizko lorak yatzuz espanak. 
Larrosa orrein orri ganetan 
ibilli nai dot, loreil onetan. 

Mitxeletatxu baten antzean 
artega nabil latxin ganian. 
Zeure larrosa politak baña 
ezin laztandu, neska liraña. 

Laztantzen dodaz sasi-lilijak, 
eta matsaren urrezko orrijak. 

Eragozpenak banatzen gabez, 
eta mosuba dil atsekabez. 

Al ditubazan lora gaxuak 
laztantzen ditu geure goguak: 
Baña dil, leitzen daben lorarik 
bere bixitzan jadetsi barik! 

Laztantzen dodaz sasi-lilijak, 
eta matsaren urrezko orrijak. 

Eragozpenak banatzen gabez, 
eta mosuba dil atsekabez.